XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahozko ulermen eta adierazpena

Ahozko istorioen sormena

Bil zaitezte taldeka eta eratu ahoz, joko honetatik atera daitezkeen istorio posible guztiak.

Borragomak bazekien ez zena luzaroan biziko, baina ez zuen hori onartu nahi.

2 edo 3ra joan

Gelara sartuaz batera, Jonek marrazkiak egiteko materiala atera zuen.

4 edo 5era joan

Gelara sartzean, irakasleak diktaketa bat egitea proposatu zuen.

6 edo 7ra joan

Lantxo bat egiten hasi zen.

Guztiz ondo geratzen ari zitzaion.

8ra joan

Marrazten hasi zen.

Barraskiloa ez zitzaion ongi irteten.

9ra joan

Jon idazten hasi zen irakasleari adi.

8ra joan

Idazten hastean, Jon, ortografi akats bat egin zuela konturatu zen.

9ra joan

Borragoma lasai zegoen.

Ongi zihoan dena. 10era joan

Borragoma dardarka hasi zen: Jonek bera behar izango zuen.

12 edo 13ra joan

Agindutako lana amaitzean, poema bat irakurtzeari ekin zion.

11ra joan

Borragomak arnasa lasai hartu eta pentsatu zuen: Oraingoz salbu nago.

Amaiera

Hasita baizik ez zegoenez, Jonek beste orri bat hartu eta diktaketa berridatzi zuen, akatsa zuzenduz.

11ra joan

Jon marraztu eta marraztu eta borratu eta borratu aritu zen, irudi zoragarria lortu arte.

Borragoma, baina, desagertu egin zen.

Amaiera